martes, 30 de octubre de 2012

SOBIEHT JAIALDI ANTIRREPRESIBOAN. 2012-11-03 BASAURIN

AZAROAK 3an, JAIALDI ANTIRREPRESIBOA TXARRASKA GAZTETXEAN, BASAURI.

El día 3 de noviembre estaremos en Basauri, participando en este festival en solidaridad con la juventud de Portugalete y en contra de la represión policial, política y administrativa contra la juventud rebelde y organizada. 
Animo eta partu hartu, han ikusiko gara...gora euskal gazteria!!!!!

jueves, 11 de octubre de 2012

2012-10-12 AMARABERRIKO JAIETAN (Donosti)

Kontzertuaren data berri bat dugu, Ostiral honetan Amara berriko Jaietan egongo gara gabeko 10:30tik aurrera, BESTEIK PE! taldearekin...zatoz!!!

martes, 2 de octubre de 2012

TAUPAKA GAUA BILBOKO 7KATU GAZTETXEAN

arratsaldeko 19:00etatik aurrera  TOMMY GUN, SOBIEHT, 121APACHE, FEOS PERO MAJOS eta DJ KAIK eta sorpresa gehiago!!


Urriaren 6an, Taupaka elkarteak zuzeneko aurkezpena burutuko du ZazpiKatu gaztetxean, Bilboko alde Zaharrean.
Bi hilabete pasa dira elkarteko kideok Taupaka Bilboko DDTren egoitzan aurkeztu genuenetik. Elkarrizketak, erreportaiak, kontzertuak…Asko izan dira geroztik burutu ditugun ekimenak eta hauekin aurrera jarraitzeko gogoekin gabiltza. Gainera, sortzaile ezberdinak bildu dira geroztik elkartera, eta familia handitzen joan da pixkanaka.
Orain, zuzeneko aurkezpena antolatu dugu urriaren 6rako Bilboko 7Katu Gaztetxean.
Elkarteko sortzaile danak bertan biltzea da gure asmoa, baina zuen presentzia ere beharrezkoa izango da.
Euskal kultura alternatiboaren jarraitzaile, copyleftaren defendatzaile, sortzaile-aktibista edota musikazalea besterik ez bazara ere, urriaren 6an, Zazpi Katu gaztetxean duzu zita.
eta zergatik Zazpi Katun? Euskal Herriko gaztetxeak euskal kultura alternatiboaren babesleku eta bilgune izan dira beti. Azken urteetan gaztetxeak bortizki erasotuak izan dira, eta eraso hoiekin, sortzaileok ere erasotuak sentitu gara. Bilbo gainera gaztetxeen kontrako eraso gehien jaso dituen lekua izanda (gaur bertan Santutxuko gaztetxea desalojatzen ari dira), gure presentziaz eta musikaz, kultura alternatiboarengatik egindakoa bueltatu nahi izan diogu Bilboko Alde Zaharreko gaztetxe honi.
Hauek dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera arituko diren taldeak:
TOMMY GUN, SOBIEHT, 121APACHE, FEOS PERO MAJOS eta DJ KAIKU. Hauekin batera, gonbidatu bereziak eta sorpresak!!! Datorren larunbaterarte!!!
Zuzeneko musika, giro ederra, konpromisoa, izerdia eta juerga!!! TAUPAKA!!!